Gizartea -

Ezbeharra Nafarroan

53 urteko emakume bat hil da, Arguedasen istripua izan ondoren

Istripua 20:15 aldera gertatu da NA-134 errepidean. Larrialdi zerbitzuek oso larri eraman dute Tuterako Sofia Erregina ospitalera, eta bertan hil da.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

53 urteko emakume bat hil da Arguedasen izandako istripuaren ondorioz, Radio Euskadik jakitera eman duenez. Ezbeharra 20:15 aldera gertatu da, NA-134 errepidean.

Biktimaren alaba gurasoekin zihoan ibilgailuan, eta hura ere zauritu da ezbeharrean. Autoa biktimaren senarrak zeraman, baina gizonezkoa onik atera da.

Emakumea bizirik baina oso larri eraman dute larrialdi zerbitzuek Tuterako Sofia Erregina ospitalera, eta bertan hil da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskadin Nafarroa