Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Emakumeen % 12,5 noizbait tratu txarren biktimak izan dira Espainian

Indarkeria matxistatik “ihes egitea” lortu duten emakumeen kopuruak gora egin du, Alfonso Alonso Berdintasun ministroak goraipatu duenez. Horrela, duela lau urte % 72,4 baziren, orain % 77,6 dira.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Emakumeen %12,5ek jasan dute indarkeria matxista

1:25

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

16 urtez gorako emakumeen % 12 noizbait indarkeria fisiko edo sexualaren biktimak izan dira Espainian, Emakumeen aurkako Indarkeriaren Inkesta 2015 txostenaren arabera. Europako batez bestekoaren (% 22) azpitik dagoela goraipatu dute agintariek.

Txostenaren datuak azaldu ditu gaur Alfonso Alonso Berdintasun ministroak. Duela lau urte aurkeztu zuten azken txostena. Biktimen % 77,6k indarkeria matxista gainditzea lortzen dutela azaldu du ikerketak.

16 urtez gorako 10.171 emakumeri elkarrizketak egin dizkiete ikerketan, 2011n baino 2.171 emakume gehiagori. Espainiako Ikerketa Zentro Soziologikoaren (CIS)  lankidetza izan dute txostena egiteko orduan.

Inkestaren arabera, emakumeen % 25,4k indarkeria psikologikoa nozitu dute, % 21,9k indarkeria emozionala eta % 10,8k indarkeria ekonomikoa, guztiak Europako batez bestekoaren azpitik, % 35, 32 eta 12 hurrenez hurren.

Bestalde, bikotekidearenganako edo bikotekide ohiarenganako beldurra noizbait sentitu dutela aitortu dute inkestatuen % 13k.

% 77,6k ?ihes egitea? lortu dute

Indarkeria matxistatik ?ihes egitea? lortu duten emakumeen kopuruak gora egin duela nabarmendu du Alonsok. Duela lau urte % 72,4 baziren, orain % 77,6 dira. Biktimak ?babesteko? eskatu dio ministroak gizarteari.

Indarkeria matxista dela eta emakumeen % 64,4k harremana eten egiten dute jakinaren gainean, Blanca Hernandez Genero Indarkeriako Gobernu ordezkariak zehaztu duenez.

Salaketa

Indarkeria matxistaren biktimak izan diren emakumeen % 26,8k salaketa aurkeztu dute Estatuko segurtasun indarren aurrean.

Poliziara edo epaitegietara ez jotzeko arrazoiak hurrengoak dira: tratu txarrei garrantzia kentzea (% 44,6), beldurra (% 26,5) eta lotsa (% 21).

Astelehen honetan emakumeen aurkako indarkeriak beste bi tragedia eragin ditu. Gizon batek bikotekidea hil du ustez Alhaurin de la Torren (Malaga). Guardia Zibilak ikerketa abiatu du, baina litekeena da genero indarkeriaren kasu bat izatea. Izan ere, lehen datuen arabera, gizasemeak itota hil du emakumea, eta gero, bere burua urkatu du.

Gainera, beste gizon batek emaztea hil du pistola batekin tiro eginda Lleidako kaleetan. Ondoren erasotzailea bere buruaz beste egiten saiatu da. Arnau de Vilanovako ospitalera eraman behar izan dute bularrean zauri larriak zituelako. Gizona atxilotuta dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista