Gizartea -

Aste Santuko oporrak

Irteera operazioa: zer ordutan ez da komeni autoa hartzea?

Informa zaitez zirkulazioari buruz 011 telefonoan eta eitb.eus-en webgune berezian. Aurten, iaz baino 15.000 ibilgailu gehiago espero dira.

A-8a Kantabriarako noranzkoan, atzo arratsaldean. EFE
A-8a Kantabriarako noranzkoan, atzo arratsaldean. EFE
Auto-ilara luzeak euskal errepideetan

0:39

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aste Santuko oporren irteera operazioak bigarren eguna du gaur Hego Euskal Herrian. Zirkulazio gehieneko orduak 08:00etatik 14:30era izango dira. Aurten, iaz baino 15.000 ibilgailu gehiago espero dira EAEko eta Nafarroako errepideetan, eta Ertzaintzak eta Foruzaingoak plan bereziak prestatu dituzte.

Itzulera operazioa astelehenean izango da, eta eguerdia arte iraungo du.

Guztira, 200 ertzain eta 280 foruzain arduratuko dira segurtasunaz egun hauetan.

Jarraian, zirkulazio itogune handienak zeintzuk izango diren eta zer ordutan eratuko diren bildu dizkizuegu:

- Araba: Armiñon parean, AP-1 autobideak eta A-1 errepideak bat egiten duten tokian, 08:00etatik 14:30era.

- Bizkaia: A-8 autobidean, Kantabriarako noranzkoan, 09:00etatik 14:00etara.

- Gipuzkoa: Biriatuko ordainlekuan, bihar goiz osoan, hainbat pertsona Hossegorrerako bidean izango baitira. Ostiralean eta larunbatean ere espero dira ibilgailu ugari, baina ez gaur beste.

Autoa hartu aurreko aholkuak

Errepidera atera aurretik, 011 telefono zenbakira deitzea aholkatu dute Trafikoa Kudeatzeko Zentrotik, zirkulazioaren egoera ezagutzeko. Erakunde horrek Twitterren eta bere webgunean ere emango du unean uneko informazioa.

Beste gomendio batzuk: egiaztatu ibilgailuaren egoera, eta ez kontsumitu alkoholdun edaririk ezta koipedun elikagairik. Eta, inportanteena agian, lasai hartu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Nafarroako albisteak EAE Gipuzkoako trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Gasteizen