Gizartea -

Auzitegi Konstituzionala

Kanabis klubak arautzeko Nafarroako legea baliogabe utzi dute

Arauaren aurka helegitea aurkeztu zuen Espainiako Gobernuak, eta Auzitegi Konstituzionalak errekurtsoa onartu du orain. Legeak Estatuaren eskumenak urratzen dituela uste du Exekutibo zentralak.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kanabis klub kolektibo pribatuetan droga horren kontsumoa arautzen duen Nafarroako foru legea bertan behera utzi du gaur Auzitegi Konstituzionalak.

Arauaren aurka helegitea aurkeztu zuen Espainiako Gobernuak, eta errekurtsoa onartu du Auzitegi Konstituzionalak orain. Legeak Estatuaren eskumenak urratzen dituela uste du Exekutibo zentralak.

Foru araua 2014ko azaroaren 27an onartu zuen Nafarroako Parlamentuak. UPNk eta PPNk kontrako botoa eman zuten, baina gainerako taldeek legeari babesa eman zioten.

Nafarroako Ordezkaritza Kannabikoa

Nafarroako Ordezkaritza Kannabikoaren (NOK) kideek foru legea defendatuko dute Auzitegi Konstituzionalean. Kanabis klubak arautzeko herri-ekimena bultzatu zuen NOKek.

Foru legea “beharrezkoa” dela azaldu du NOKek. Horregatik, Auzitegi Konstituzionalera joko dute Nafarroako Parlamentuaren borondatea “gorputz eta arimaz” defendatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur