Gizartea -

Iruñea

Unibertsitate karpan erasorik izan ote zen ikertzen ari da Foruzaingoa

Izan ere, ostiralean gazte bat Nafarroako Ospitale Gunera eraman zuten zauri larriekin.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiralean, Iruñeko Unibertsitate karpan erasorik izan ote zen ikertzen ari da Foruzaingoa. Izan ere, egun horretan gazte bat zauri larriekin eraman zuten ospitalera eta jai horretan erasoa jaso izan zuela uste dute. Unibertsitateko ikasleen festa ostiralean ospatu zuten Nafarroako hiriburuko Amaya Kirol Elkartean.

Gaztea konorterik gabe topatu zuten ostiral goizaldean Belosoko aldapan. Foru Gobernuak berri eman duenez, gaztea lasterka eta lurrera erortzen ikusi zuten lekukoek.

Nafarroako Ospitale Gunean artatu zuten medikuek uste dute gaztearen zauriak ez direla erorketaren ondorioz egindakoak eta, horregatik, aurrez eraso baten biktima izan zitekeela uste dute. Hori dela eta, Foruzaingoak ikerketa bat abiatu du.

Zaurien larritasuna tarteko, hasiera batean gaztearen bizitza arriskuan egon zitekeela pentsatu zuten medikuek. Hala ere, azken orduetan hobera egin du eta haren bizitza ez dago arriskuan, Foru Gobernuaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea azken orduko berriak Nafarroako Unibertsitate Publikoa Nafarroako Foruzaingoa