Gizartea -

Homavik

Ekitaldia Islandian, 32 arrantzale gipuzkoarren hilketa oroitzeko

1615an islandiarrek 32 baleazale hil zituzten. Arrantzaleen ontzia hondoratu egin zen eta irlan geratu ziren, hil aurretik. Gertakari horien ostean, bi herrien arteko harremana oso ona izan zen.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oroitarri bat jarri dute Holmavik Islandiako herrian, duela 400 urte bertan hil zituzten 32 arrantzale baleazale gipuzkoarren omenez.

1615ean, arrantzaleak zeramatzan ontzia hondoratu egin zen, ekaitz baten ondorioz, eta arrantzaleak Islandian geratu ziren. Bertan, liskarrak izan zituzten bertako agintariekin, eta azkenean arrantzale euskaldunak hil egin zituzten.

Gipuzkoako Aldundiak jakitera eman duenez, Holmavikeko Sorginkeria Museoaren ondoko haitz batean jarri dute plaka, Illugi Gunnarson Islandiako Kultura ministroa eta Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia bertan zirela.

Bi herrien arteko adiskidetze ekitaldi gisa ere balio izan du gaurkoak; izan ere, Xabier Irujo erahildako baleazale baten ondorengoak eta Magnus Raffnson hilketa egin zuenetako baten ondorengoak parte hartu dute, eta besarkada bat eman diote elkarri, "bi herrien arteko adiskidetzea" irudikatzeko.

Gertakari latz horien ondoren, dena den, ikerketa historikoek agerian utzi dute XVII. mendean euskaldun franko joan zela Islandiara, eta bi herrialdeetako herritarren arteko harremana ona izan zela, eta fruituak eman zituela merkataritza eta kultura alorretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Reykjavik albisteak Arrantza albisteak 2024 Historia albisteak