Gizartea -

Immigrazioa

Mediterraneoan neurriak berehala hartzeko eskatu dio AIk Europari

Zentzu horretan, gutun bat bidali die Human Rights Watchek Europako buruzagiei. Mediterraneo itsasoan erreskate operazio “sendo” bat martxan jartzeko eskatu die.

Azken orduetan erreskatatutako 545 etorkin Salernoko (Italia) portuan. Argazkia: EFE
Azken orduetan erreskatatutako 545 etorkin Salernoko (Italia) portuan. Argazkia: EFE
Azken orduetan erreskatatutako 545 etorkin Salernoko (Italia) portuan. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mediterraneoko tragediaren aurrean neurri eraginkorrak berehala hartzeko eskatu die Amnistia Internazionalak (AI) Europako Gobernuei. Aurten 1.700 etorkin eta errefuxiatu hil dira dagoeneko, 2014an hil zirenen erdia. Horrela, pertsonen erreskate eta salbamenduari lehentasuna emateko operazio bat martxan jartzea eskatu die AIk exekutiboei.

Maria Serrano Espainiako AIren Barne Politika eta Nazioarteko Harremanen arduradunak egin du eskaera, Europako Kontseiluaren bileraren bezperan. Europako buruzagien bilera erabakigarria dela uste du Serranok, Europak “tragedia konpontzeko dilemari aurre” egin behar diolako.

‘Europaren losa, hondora’ txostena Bartzelonan aurkeztu du AIk. Hondoratzeetatik bizirik atera direnen testigantzak jaso eta Mediterraneoko bilaketa eta erreskate operazioen zailtasunak eta mugak zehazten dituzte txostenean.

‘Mare Nostrum’ Italiako Itsas Armadaren operazioa bertan behera uzteko eta Europako gobernuek ‘Tritoi Operazioa’ martxan jartzeko hartutako erabakiak “etorkinen eta errefuxiatuen heriotzak areagotu ditu itsasoan”, txostenak baieztatu duenez. ‘Tritoi Operazioa’ Frontex mugak kudeatzeko agentziak zuzentzen du.

"Nazioarteko” erreskate operazio bat eskatu dio HRWk EBri

Bestalde, gutun bat bidali die Ken Roth Human Rights Watcheko zuzendariak Europako buruzagiei. Azken tragedien ostean, bizitzak salbatzeko Mediterraneo itsasoan erreskate operazio “sendo” bat martxan jartzea eskatu die Rothek agintariei.

Gainera, EBn asiloa eskatzeko sistema seguru bat eskatu die. HRWko zuzendariaren hitzetan, Europako Batzordeak planteatutako eta EBko Barne eta Atzerri ministroek onartutako hamar puntuko plana “ez da erantzun egokia”.

Beste 220 etorkin erreskatatu dituzte

Beste 220 etorkin erreskatatu dituztela jakitera eman dute gaur Italiako kostazainek. Etorkinak bi txalupa puzgarritan zihoazen eta Libiatik 40 miliara arrisku egoeran ziren.

Ontzi batek 115 pertsona zeramatzan eta besteak 105. Hondoratzeko arriskuan zeuden Mediterraneo itsasoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak migrazioa Europako herrialdei buruzko albisteak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Gobernuz Kanpoko Erakundeak Mediterraneo itsasoa