Gizartea -

Nafarroa

Cintruenigoko auto-istripuan zauritutako gizonezkoa da hil egin da

79 urteko gizona larri zauritu zen bere ibilgailuak eta kamioi batek talka egin ostean, N-113 errepidean, Cintruenigo parean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiral honetan ibilgailu batek eta kamioi batek N-113 errepidean (Iruñea-Madril) talka egin ostean, larri zauritutako 79 urteko gizonezkoa hil da bart. Ezbeharra Cientruenigo parean (pk.92) jazo da, Nafarroan.

Kamioiak eta autoak aurrez aurre talka egin zuten, eta autoaren gidaria, Cientruenigo auzokidea, larri zauritu zen. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, hainbat traumatismo ugari jasan zituen, eta suhiltzaileek autotik atera behar izan zuten.

Ondoren, mediku-helikoptero batean eraman zuten Nafarroako Ospitalera, eta azkenean bart hil egin da. Kamioiaren gidaria, berriz, onik atera da.

SOS Nafarroak 10:51ak aldera jaso zuen istripuaren berria. Hasieran, Cientruenigoko Osasun Zentroaren medikuak eta Tuterako suhiltzaileak bidali zituen bertara. Geroago, mediku-anbulantzia bat eta meduki-helikoptero bat bidali behar izan zituen.

Foru Poliziak, berriz, auto-zirkulazioa bideratu zuen, eta Argiketa Sailak istripuaren nondik norakoak argitzeko ikerketa abiarazi zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak gaur Nafarroa