Gizartea -

Kartel irabazlea

'Kilikon', aurtengo sanferminetako irudia

Javier Erice iruindarraren 'Kilikon' kartelak iragarriko ditu aurtengo sanferminak. Iruñeko Udalak abian jarritako lehiaketako garailea izan da Ericeren lana.

'Kilikon' kartelak iragarriko ditu aurtengo sanferminak

00:34

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Erice iruindarraren 'Kilikon' kartelak iragarriko ditu aurtengo sanferminak. Iruñeko Udalak abian jarritako lehiaketako garailea izan da Ericeren lana.

‘Caravinagre’ kiliki ezaguna eta, horren aurrean, haur baten itzala kilikiari iseka eginez. Umorea eta beldurra kontrajarri nahi izan ditu Javier Ericek kartel horretan. Botoa eman duten 5.000 iruindarretatik ia herenak aukeratu du aurtengo kartela. Guztira, 462 obra jaso dituzten aurtengoan, eta horietatik zortzi izan dira azken lehian.

‘Caravinagre’ sanferminetako pertsonaia esanguratsuenetako bat da eta aurtengo jaietako aurpegia izango da.

Irabazlearekin batera, beste 88 kartel aukeratu dituzte ekainaren 19tik uztailaren 19ra bitartean egingo duten erakusketan jartzeko. Iaz, erakusketa horrek 5.000tik gora bisita jaso zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Entzierroa zuzenean