Gizartea -

Erasoa

Kutxabanken eta Santanderren bi kutxazain erre dituzte Gasteizen

Suak kalteak eragin ditu kutxazainetan, baina garrak gehiago zabaldu aurretik, suhiltzaileek sua itzaltzea lortu dute.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kutxabanken eta Santander finantza erakundeen bi kutxazain erre dituzte goizaldean Gasteizen, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Erasoak 00:20 eta 00:40 bitartean gertatu dira, eta Arriagako Kofradiaren kaleko Kutxabanken kutxazainari eta Paraguai kaleko Santanderren kutxazainari su eman diete erasotzaileek.

Suak kalteak eragin ditu kutxazainetan, baina garrak gehiago zabaldu aurretik, suhiltzaileek sua itzaltzea lortu dute. Hori dela eta, ez dituzte inguruko bizilagunak etxetik atera.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kutxabank Banco Santander albisteak Gasteiz albisteak