Gizartea -

Frantzia

Hizkuntza Gutxituen Ituna berresteko legea iragarri du Hollandek

Ipar Euskal Herriko euskalgintzak maiz eskatu duen bidean urratsa eman du, beraz, Frantziako presidenteak.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Francois Hollande Frantziako presidenteak Europako Hizkuntza Gutxituen Ituna berresteko lege proiektua iragarri du gaur.

Legea prestatzeko eskaera egin dio Hollandek Najat Vallaud-Belkacem Hezkuntza ministroari, gerora, Kongresuak onar dezan (hiru bostenen gehiengoa behar da).

Frantziako Asanblea Nazionalak 2014ko urtarrilaren 28an berretsi zuen Ituna. Frantziako Konstituzioari 53.3 artikulua gehitzea da lege proposamen horren asmoa, 1992ko azaroan Europako Hizkuntza Gutxituen Ituna berresten dela esateko. Konstituzioa aldatzeko, berez, erreferenduma egin behar da, baina Hollandek hori saihesteko bere egin du proposamena eta lege proiektua eskuan, Kongresura jotzeko asmoa du.

Iparraldeko euskaltzaleak, "zuhur"

Ipar Euskal Herriko euskalgintzaren aspaldiko aldarria da honakoa. Hala, euskararen alde lanean diharduten elkarteak batzen dituen Euskal Konfederazioak bilera egin du Hollanderen erabakia ezagutu bezain laster.

Lehen balorazio batean, "zuhur" agertu da Konfederazioa, orain arte iragarrita dagoen ereduari eusten bazaio, "arriskutsua" izan daitekeelako, "gune publikoetan soilik frantsesa inposatu nahi dutelako".

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Frantzia berriak François Hollande