Gizartea -

Castejon, Nafarroa

Lagun bat larri, kamioi batek eta traktore batek talka eginda

Istripua N-113 errepidean gertatu da eta, ondorioz, zirkulazioa eten behar izan dute, 75. eta 79. kilometroen tartean.

Erredakzioa | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat larri zauritu da Castejonen (Nafarroa) izandako istripu batean, kamioi batek eta traktore batek talka eginda.

Nafarroako Gobernuak zabaldu duenez, istripua 11:20 aldera gertatu da, N-113 errepidean, Castejon parean, eta horren berri izandakoan, larrialdietako zerbitzuak, Tuterako Suhiltzaileak, Foruzaingoa eta Guardia Zibila bertaratu dira.

Aipatutako iturrien arabera, N-113 errepidea itxi behar izan dute 75. eta 79. kilometroen artean, eta AP-15etik bideratu dute zirkulazioa, bidea erabat garbitu arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko istripuak Bizkaian Trafikoa Gaurko albisteak Nafarroan