Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Beroaldiei aurre egiteko gomendioak | Zer egin bero handia dagoenean

Gizartea

Jaurlaritzaren jarraibideak

Beroaldiei aurre egiteko gomendioak

I.G. | EITB.EUS

2015/06/27

Auto batean inoiz ez geratzea, eta inor ez uztea, nahiz eta itzaletan egon; arrisku-taldeak osatzen dituzten pertsonak bereziki zaintzea, esaterako, adinekoak eta haurrak, dira gomendioetako batzuk.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak hainbat gomendio eta jarraibideren berri eman du, tenperatura handien kasuan aintzat hartzeko.

Hala, ohi baino likido gehiago edatea eskatu du, batik bat, ura. "Ez itxaron egarri izan arte edateko; saihestu kafeina, alkohola edo azukre gehiegi duten edariak".

Jaurlaritzak, zabaldutako ohar baten bidez, zenbait eskakizun egin ditu, elikadurari dagokionez, janari arinak hartzeko deia egin du (entsaladak, gazpatxoa, barazkiak, frutak...).  Gainera, kafeina, alkohola edota azukre asko duten edariak ekiditea eskatu du.

Etxean, leihoak ixteko eta eguzkiak jotzen dituen  leihoen pertsianak jaisteko gomendio egin du.  Era berean, "aprobetxatu bero txikiagoko uneak etxea aireztatzeko eta freskatzeko", dio Jaurlaritzak.

Arropari dagokionez, arropa zabala, arina eta kolore argikoa erabiltzea eskatu du, oinetako eroso eta freskoarekin.

Jarraibide orokorrak badira ere, kontuan hartu beharrekoak dira, esaterako,  "oso bero bazara, dutxatu edo bainua hartu ur hotzarekin".  "Bero handieneko orduetan, ez atera kalera, beharrezkoa ez bada" eta, beharrezkoa izatekotan, burua estaltzea, betaurrekoak erabiltzea eta itzaletan egotea eskatu du.

Horren gain, "ariketa fisiko bizirik eta luzerik" ez egiteko deia luzatu du, bero handieneko orduetan. Horren ildotik, aparkatutako eta itxitako auto batean, itzaletan badago ere, inoiz ez geratzea, eta inor ez uztea nabarmendu du.

Aurretik aipatutakoaz aparte,  "umetxoei eta haurrei, adinekoei eta beroa eta hidrataziorik eza direla-eta larri daitezkeen gaixotasunak dituzten pertsonei, esaterako bihotzeko gaixotasunak dituztenei" arreta berezia ipintzeko eskatu du.

"Adinekoek, batik bat bakarrik bizi direnek edo mendekoek, zailtasunak izan ditzakete babes-neurriak hartzeko; hortaz, senideren batek egunean behin bisitatu beharko lituzke gutxienez, edo, bestela, lagunen edo bizilagunen batek, edo gizarte-zerbitzuen laguntza eskatu", azpimarratu du.

Bestalde, botikak toki fresko batean gordetzea eskatu du, "beroak horien osaera eta eragina honda baitezakete".

Beroak jota egonez gero, gomendioak

Beroaldi batean, beroak jotzekotan, hauek dira eraginetako batzuk: zorabioak, ahultasuna, nekea eta goragalea. Intsolazioa ere bero handiari lotuta dago, eta azal gorritu, bero eta lehorra, pultsu azkarra eta buruko min handia dira sintomak".

"Halakorik izanez gero -dio oharrak- jarri toki fresko batean, burua estalita, jarri konpresa busti eta hotzak besapean, eta edan ura gatz eta bikarbonatoarekin".

Arrisku-taldeak, bereziki zaindu beharrekoak

Badago bero handiaren ondorioak bereziki pairatzen dituzten pertsonek, esaterako: "haurrak (4 urtetik beherakoak eta, batez ere, bularreko haurrak); adinekoak (65 urtetik gorakoak eta, bereziki, 80 urtetik gorakoak); hainbat patologia dituzten gaixo kronikoak (kardiobaskularrak, arnasketakoak, diabetesa, giltzurruneko gutxiegitasun kronikoa, dementzia, obesitate larria) eta mediku-tratamenduan daudenak (diuretikoak, neuroleptikoak, antikolinergikoak eta lasaigarriak)".

Azkenik, kalean ariketa bizia egiten dutenek, bai lanean, bai aisialdian, eta gizarte-bazterkeria pairatzen dutenek ere saihestu behar dituzte beroaren ondorio kaltegarriak.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena