Gizartea -

Gertaera

Lau urteko haur bat hil da Gasteizen, seigarren pisu batetik erorita

Lau urteko haur bat hil da Gasteizen, seigarren pisu batetik erorita, Udaltzaingoak EITBri baieztatukoaren arabera.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau urteko haur bat hil da Gasteizen, seigarren pisu batetik erorita, Udaltzaingoak EITBri baieztatukoaren arabera. Ertzaintza arduratuko da ikerketaz.

Gertaera 16:00etan jazo da, Gasteizko Zuiako Taldearen kalean, Zaramaga auzoan. Ordu horretan izan du Ertzaintzak gertatutakoaren berri.

Osasun zerbitzuak berehala bertaratu dira baina ezin izan dute ezer egin umea bizirik mantentzeko. Gorpua auzitegiko patologiako zerbitzura eraman dute, autopsia egin ahal izateko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala berriak Gasteiz berriak