Gizartea -

Lilleko autobus istripua

Ospitalean segitzen duten 9 gazteetatik 3k sendagiria jasoko dute gaur

Lilleko ospitalean dauden zauritu guztiek egonkor jarraitzen dute, eta guztiak ere hobera egiten ari dira.

9 gaztek Lilleko Unibertsitatean jarraitzen dute. Argazkia: EiTB
9 gaztek Lilleko Unibertsitatean jarraitzen dute. Argazkia: EiTB
9 gaztek Lilleko Unibertsitatean jarraitzen dute. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lilleko ospitalean jarraitzen duten bederatzi gaztetatik hiruk gaur bertan jaso dezakete sendagiria, Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan esan duenez. Darponen esanetan, ospitaleratuta dauden zauritu guztiek egonkor segitzen dute eta hobera egiten ari dira.

Atzo bertan lau gaztek sendagiria jaso zuten eta Euskal Herrirako bidea hartu zuten. Beraz, ospitaleratutakoen kopurua bederatzira jaitsi zen.

Eusko Jaurlaritzak baieztatu du litekeena dela ospitaleratuta dauden 9 gaztetatik 3k gaur bertan sendagiria jasotzea eta egunerokotasunera itzuli ahal izatea.

Gauzak horrela, eta aurreikuspenak betetzen badira, egunaren amaieran 6 gaztek jarraituko dute Lilleko ospitalean. Eusko Jaurlaritzaren iturrien arabera, zaurituak egonkor daude eta erritmo onean errekuperatzen ari dira.

Bestalde, Jaurlaritzak ez du baztertzen 6 horietatik 4k asteburuan sendagiria jasotzea. Ez dago argi larritasun maila handiena duten bi gazteak aste honen amaiera itzuliko diren ala ez; litekeena da 2 horiek asteburua Lillen igarotzea eta datorren astean itzultzea. Behin ospitaletik irtendakoan, gazteak beren etxeetara itzuliko dira.

Bidaiatzeko moduan zeuden ikasleak astelehenean iritsi ziren Bilbora, igandeko Lilleko autobus istripuan atzean utzi nahian. Igande goizaldean jazo zen ezbeharra Lille kanpoaldeko Grand Boulevard tunelaren barruan.

Bestalde, 59 urteko autobus gidaria inputatu dute "nahi gabe zauriak" eragitea eta "segurtasun eta zuhurtzia betebeharra urratzea" egotzita, eta hiru urteko espetxe-zigorra eta 46.500 euroko isuna ezar diezaiokete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak gaur Frantzia berriak