Gizartea -

Abisu horia

Euri-zaparrada mardulak espero dira gaur

Euri-jasak Euskal Herriko ekialdean eta hegoaldean espero dira batez ere. Tenperaturetan ez da aldaketarik izango edo pittin bat gora egingo dute.

Hondarribia (Gipuzkoa). Argazkia: Txema Vega
Hondarribia (Gipuzkoa). Argazkia: Txema Vega
Hondarribia (Gipuzkoa). Argazkia: Txema Vega

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia aktibatu du euriagatik gaurko; izan ere, ordubetean 15 litro metro karratuko egin ditzake, batez ere Euskal Autonomia Erkidegoaren (EAE) ekialdean.

Aemet Espainiako Meteorologia Agentziak, berriz, alerta laranja (arrisku handia) ezarri du euriagatik gaurko Nafarroan. Eguerditik aurrera, ordubetean 15 litro ur pilatu daiteke Nafarroako Foru Erkidegoan eta 60 litro, ostera, 12 orduan.

Zeru lainotua izango dugu gaur eta euri-jasak Euskal Herriko ekialdean eta hegoaldean espero dira, batez ere. Tenperaturetan ez da aldaketarik izango edo pittin bat gora egingo dute.

Asteburuari begira, euriak egiten jarraituko larunbatean, baina ahulago egingo du. Tenperatura minimoek bere horretan jarraituko dute, eta maximoek gora egingo dute.

Igande goizean lanbroa izango da nagusi eta tenperatura maximoek nabarmen behera egingo dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguraldia argazkiak