Gizartea -

Gertakizuna

Eraikin bat hustu dute Durangon, sute baten ondorioz

Sua Kanpatorrosteta kaleko taberna batean piztu da. Dena dela, ez dute inor artatu behar izan.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxebizitza bloke bat hustu behar izan dute Durangon (Bizkaia), taberna batean sutea piztu baita. Dena dela, ez da inor zauritu ezta intoxikatu ere, Ertzaintzatik eitb.eus-i baieztatu diotenez.

Sua gaur goizaldean piztu da, Kanpatorrosteta kaleko 1. zenbakian. Ondorioz, goian bizi diren auzokide guztiak ebakuatu behar izan dituzte.

Taberna hutsik zegoen une horretan, oporretan baitago.

Suhiltzaileak bertan daude oraindik, sua amatatzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia EAE albisteak Suteak Durango