Gizartea -

Gobernuz kanpoko erakundeak

Garapenerako lankidetza, deszentralizatu nahian Euskadin

Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeak lankidetza hitzarmena sinatu dute.

Paul Ortega eta Ana Arriola, gaur. EiTB.
Paul Ortega eta Ana Arriola, gaur. EiTB.
Paul Ortega eta Ana Arriola, gaur. EiTB.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeak garapenerako lankidetzaren eredu berria diseinatzeko eztabaida sustatu dute, deszentralizazioa helburu, gizarte zibilak garrantzi handiagoa izan dezan.

Paul Ortega Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak eta Ana Arriola Euskadiko GGKEen Koordinakundeko presidenteak 581.800 euroko lankidetza akordioa sinatu dute gaur Gasteizen, azken erakunde horren "eraldaketa ahalmena indartzeko".

Ortegak azaldu duenez, hitzarmena Euskadiko garapenerako lankidetza eredua "erreformatzeko" eta "deszentralizatzeko" hausnarketaren baitan sinatu dute.

Horrela, garrantzi handiagoa eman nahi diete eragileei eta sektore honetan lan egiten dutenei, Jaurlaritza agente bakarra izan ez dadin. Helburua da eredu berria 2017rako zehaztuta egotea.

Bestalde, Ana Arriolaren esanetan, hitzarmen honekin gobernuz kanpoko erakundeek eragile garrantzitsuak izaten jarraituko dute. Izan ere, egun hainbat "mehatxu" dituzte, hala nola "krisi ekonomikoa, gerrak eta hondamendi naturalak".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea