Gizartea -

bous al carrer

89 urteko gizon bat hil da Alacanten, entzierro batean

Uda honetan Espainian entzierro batean hildako hirugarren pertsona da.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat hil egin da astelehen honetan Gata de Gorgos herrian (Alacant), bous al carrer lasterketan (sanferminetako entzierroen antzekoa da) adarkatuta.

Antza denez, gizonezkoa (89 urtekoa) babes egitura baten barruan zegoen. Hala ere, zezenetako batek burua sartu zuen, eta adarkatu egin zuen.

Uda honetan Espainian entzierro batean hildako hirugarren pertsona da. Aldez aurretik, frantziar bat hil zen Pedreguerren (Alacant) eta 55 urteko auzokide bat Castellon.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia albisteak Gizartea bideoak