Gizartea -

Irailetik aurrera

Hezkuntza sailak 175 errefortzu-irakasle jarriko ditu DBHko zentroetan

Horrez gain, Curriculum Aniztasuneko programen bitartez ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko 169 talde izango dira.

Iruña-Okako ikastetxea
Iruña-Okako ikastetxea
Iruña-Okako ikastetxea

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 175 errefortzu-irakasle bideartuko ditu Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) zentroetara 2015-2016 ikasturtean, aurreko urteko kopuru bera.

Irakasle horiek DBHko lehenengo eta bigarren mailako ikasleekin egingo dute lan, eta ikastetxe publikoetan (100 irakasle) zein itunpekoetan (75 irakasle) egongo dira banatuta.

Aipatutako irakasleak Hezkuntzan Berariaz Sendotzeko Programen parte dira, eta programa horiek bereziki daude zuzenduta "gizarte-egoera kaltetuekin lotuta beren curriculum-erreferentziarekiko atzerapena agertzen duten edota eskola-girora egokitzeko zailtasun larriak dituzten ikasleei".

Hau da, Bigarren Hezkuntzan dauden ikasleei zuzendutako programak dira, baina nahiz eta beren ikaskideen irakaste-ordutegi berean aritu, Lehen Mailako Hezkuntzako curriculum-erreferentziak dituzte.

Horrez gain, datorren ikasturtean, Eusko Jaurlaritzak DBHko 3. eta 4. mailako ikasleen artean Curriculum Aniztasuneko 169 talde sortzeko bidea emango du. Hain zuzen ere, 117 talde eratuko dira 77 ikastetxe publikotan, eta beste 52 talde, itunpeko 42 ikastetxetan; hau da, joan zen ikasturtekoaren antzeko kopuruak.

Talde horien helburua da DBHn matrikulatutako ikasle guztiek titulua lor dezatela; hartara, ikasketekin era normalean jarraitu ahal izan dezaten. Horretarako, 8-15 ikasle arteko taldeak eratuko dira institutuetan, eta curriculum-arloen bitartez irakatsiko dira ikasgaiak horietan: batetik, hizkuntzen eta gizartearen arloa; bestetik, zientzia eta teknologiarena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE albisteak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Hezkuntza Irakasleen albisteak gaur