Gizartea -

Immigrazioaren drama

264.000 etorkin dira jada 2015ean Europara Mediterraneotik heldutakoak

Greziara ailegatutako errefuxiatuen kopuruak gora egin du azken asteetan eta 250.000 etorkinen langa gainditu da, ACNUR errefuxiatuen agentziaren arabera.

Etorkinak
Etorkinak
Etorkinak

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mediterraneoko hainbat pasagunetatik Europara heldutako etorkinen kopurua gora doa etengabe. ACNUR Nazio Batuen Errefuxiatu Agentziak jakinarazi duenez, 2015eko lehen zortzi hilabete hauetan 264.000 lagun heldu dira.

Greziako uharteetara iritsitako etorkinen kopuruak (160.000) izugarri egin du gora azken hilabeteetan, eta horrek eragin du 250.000 etorkinen langa gainditzea. Abuztuaren erdialdean erdietsi da marka.

Italiara 104.000 heldu dira; Espainiara, 1.953, eta Maltara, 94, herrialde horietako gobernuek emandako datuen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Albisteak migrazioa gaur Zer ari da gertatzen Europan? Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Mediterraneo itsasoari buruzko azken albisteak