Gizartea -

Istripua

Gizonezko bat hil da Arrasaten izandako istripuan

Ezbeharra Kanpazar mendatean jazo da, 12:35 inguruan. Biktima arratsaldean hil da Arrasateko Ospitalean, zauri larrien ondorioz.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

44 urteko gizonezko bat hil da gaur eguerdian Arrasaten izandako istripuaren ondorioz. Ezbeharra 12:35 inguruan jazo da, Kanpazar mendatean, gidatzen zuen autoa errepidetik atera denean.

Gizonezkoa larri zauritu da eta Arrasateko ospitalera eraman dute.  Arratsaldean hil da, zauri larrien ondorioz, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Biktima Arrasateko bizilaguna zen.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak Arrasate albisteak