Gizartea -

Gertakaria Nafarroan

Gizon bat hil da, Murchanteko bigantxetan izandako istripuaren ondoren

Abuztuaren 18an jaso zen gertakaria, Murchanteko bigantxen ikuskizunean. Bigantxa batek ihes egin eta larri zauritu zuen Bartzelonako bizilagun bat. Atzo hil zen jasotako zaurien ondorioz.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

60 urteko Bartzelonako gizon bat hil da, Murchanten (Nafarroa) ikuskizun batez gozatzen ari zela, ihes egindako bigantxa batek eragindako zaurien ondorioz. Gizona zezen-plazan zegoen, ikuskizun batez gozatzen, eta animaliak ihes egin zuenean, harrapatu eta zauritu egin zuen, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez. Bertan zeuden larrialdi zerbitzuek artatu zuten biktima, eta, lehen laguntza eman eta gero, Nafarroako Ospitalera eraman zuten. Abuztuaren 18tik izan da ospitalean, larri, eta atzo hil zen, zaurien ondorioz.

Gorpuari autopsia egin ondoren, Bartzelonara eramango dute, eta bertan egingo dituzte hileta-elizkizunak, igande honetan.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa