Gizartea -

Jazoera

Hil egin da ustez amonak Errenterian ito nahi izan zuen haurra

Haren amona atxilotu du Ertzaintzak eta datozen orduotan pasatuko da epailearen aurretik.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostia Ospitalean hil da atzo Errenterian, ustez, haren amonak ito nahi izan zuen 10 urteko haurra, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak berri eman duenez. Atzo geroztik atxilotuta dago haren amona eta datozen orduetan pasatuko da epailearen aurretik.

Atzo arratsaldean, 18:30ean, biloba hil zuela esanez deitu zion atxilotuak Ertzaintzari. Udaltzainak bertaratu zirenean, oso larri aurkitu zuten 10 urteko neskatoa, eta, osasun-zerbitzuek haurra suspertzea lortu ostean, Donostia Ospitalera eraman zuten.

Bien bitartean, haurraren amonak ertzain-etxean jarraitzen du, epailearen aurretik igaro zain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea