Gizartea -

Estatu Islamikoa

10 atxilotu Espainian eta Marokon EIrekin lotura dutelakoan

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroaren esanetan, atxilotuek "emakumeak biltzen zituzten bereziki" Estatu Islamikoarentzat (EI).

Jihadismoaren aurka Espainian egindako operazioaren irudia. Argazkia: EFE
Jihadismoaren aurka Espainian egindako operazioaren irudia. Argazkia: EFE
Jihadismoaren aurka Espainian egindako operazioaren irudia. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainia eta Marokoko segurtasun indarrek hamar pertsona atxilotu dituzte azken orduetan Estatu Islamikoarekin zerikusia dutela egotzita. Hala, Espainian Toledon, Badalonan (Bartzelona) eta Xeracon (Valentzia) atxilotu dituzte, eta Marokon Casablancan.

Espainiako Barne Ministerioaren arabera, atxilotutako pertsonak borrokalari atzerritarrak biltzeaz eta doktrinatzeaz arduratzen zen, gero erakunde terrorista horren lerroetara batzeko; hain zuzen ere, Siria eta Irak artean bere esku duen eskualdera bidaltzen zituzten.

Bere aldetik, Marokoko Barne Ministerioak jakinarazi duenez, Casablancan atxilotu dituzten sei pertsonetako bat aurretik ere terrorismoagatik Italian zigorra izan zuen marokoar bat da.

Atxilotuek emakumeak biltzen zituzten bereziki

Jorge Fernandez Diaz barne ministroak egindako agerraldi batean azaldu du atxilotuek bereziki emakumeak biltzen aritzen zirela Estatu Islamikoarentzat (EI).

Diazek adierazi du Espainian antzemandako lau pertsonak eta Marokon atxilotutako 6 lagunak sare garrantzitsu baten parte zirela, pertsonak bildu, doktrinatu, muturreko bihurtu eta Estatu Islamikoaren lerroetara bidaltzeko.

Ministroak zehaztutakoaren arabera, Espainian atxilotutakoak emakumezko bi (biak ere marokoar nazionalitatea dute) eta gizonezko bi dira. Gizonezkoen kasuan, bata marokoar jatorriko espainiarra eta bestea marokoar jatorriko portugaldarra, islamera bihurtutakoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Espainia Gizartea bideoak Estatu Islamikoa Jihadismoa albisteak Albisteak Gaur Albisteak Rabat gaur