Gizartea -

Hernanin topatu zituzten

Hiru gazte irakiarrek Gurutze Gorriaren zentrotik alde egin dute

"Euren bidea jarraitzea" erabaki dutela uste dute GKE horretan.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irailaren 29an Hernanin kamioi-hozkailu baten barruan topatu zituzten hiru gazte irakiar kurduek alde egin dute Gurutze Gorriak ostatu eman zien aterpetik. GKE horren ustez, hirurek "euren bidea jarraitzea" erabaki dute.

Kattalin Aranguren Gurutze Gorriaren Harrera eta Gizarteratze arduradunak azaldu duenez, asteartean ikusi zituzten azkenekoz elkartean, Donostiako bulegoetan izan baitziren.

Dena dela, egun horretan bertan jada ez ziren itzuli bazkaltzeko. Harrezkero, ez dute horien berri izan.

"Pentsatzen dugu azkenean nazioarteko babesik ez eskatzea erabaki dutela, eta euren bidea jarraitu nahi izan dutela", azaldu du Arangurenek, eta halako 'desagerpenak' ohikoak direla gaineratu du.

Zehaztu duenez, hiru gazteak ez zeuden atxikita Gurutze Gorriaren zentroan, "laguntza humanitarioa" baino ez baitzieten ematen.

"Helduak dira, eta borondatez nazioarteko babesa eskatzea erabaki zuten; aholkuak jasotzeko eskubidea dute, baina aske dira, ez baitaude atxikita", esan du.

"Bazirudien pozik zeudela eta ulertzen zutela beste edozein herrialdek kanporatu egingo lituzkeela; ez genekien hau gertatuko zenik", nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak migrazioa gaur Gipuzkoako albisteak Hernani albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Albisteak