Gizartea -

Gertakaria

Arrigorriagako sutea erabat itzaltzeko lanean jarraitzen dute

Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileek kontrolpean dute sua, baina asteburu osoa igaroko dute bertan. Ribera Libros enpresaren liburu eta paper biltegia irentsi du suak.

Suhiltzaileek lanean dihardute Arrigorriagan piztu den sutea itzaltzeko. Argazkia:EiTB
Suhiltzaileek lanean dihardute Arrigorriagan piztu den sutea itzaltzeko. Argazkia: EiTB
Sutea kontrolatu dute, baina itzaltze-lanei eusten diete Arrigorriagan

2:50

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Suhiltzaileek lanean jarraitzen dute atzo Arrigorriagako Ribera Libros pabiloian piztutako sutea itzaltzeko. Gau osoa eman dute bertan eta, sua kontrolpean badago ere, oraindik denbora beharko dute erabat itzaltzeko. Hala, egon daitezkeen sute txikiak erabat itzaltzeko 4-6 suhiltzaile egongo dira asteburuan bertan, erreten gisa.

Sua ostiralean piztu zen, 11:40an, Martiartu industrialdean, Ribera Libros enpresan. Liburuak, entziklopediak eta papera zauden barruan, eta kiskalita geratu da pabiloia.

Hainbat orduz kanpoaldetik aritu dira sua itzaltzen, barrura sartzeko zailtasunengatik eta eraikinaren egiturak izan ditzakeen kalteengatik. Izan ere, eraikina bertan behera erortzeko arriskua zegoen.

Egonkortasuna ziurtatu dutenez sartu ahal izan dira suhiltzaileak barrura.

Bi zauritu

Sua pizten zen unean ez zegoen inor instalazioetan, baina ondoko enpresa batean lan egiten duten bi langile ospitalera eraman behar izan zituzten kea arnasteagatik, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Gainera, sortutako keagatik, ondoko pabiloiak hustu behar izan zituzten.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Suteak bideoak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Arrigorriaga bideoak Gaurko azken ordukoa