Gizartea -

Astigarraga

Marihuana landaketa baten jabea atxilotu dute, tiro bat jaso ostean

13 kilo marihuana, bi arma luze, munizioa eta matrikula faltsudun zenbait motozikleta aurkitu zituzten ondoren egindako araketan. Hori dela eta, gizonezkoa atxilotu zuten.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

49 urteko gizonezko bat atxilotu dute, bere kolaboratzailearekin batera, Astigarragako (Gipuzkoa) baserri bateko marihuana landaketarekin zerikusia izatea egotzita.

Ertzainek geldirik zegoen auto bateko bi bidaiariak identifikatu zituzten pasa den ostegunean, horietako batek sabelean bala zauri bat zuela konturatu zirenean. Orduan, Donostiako Ospitalera eraman zuten gizonezkoa.

Ikerketaren arabera, ezezagun batzuk pertsona horren baserrian sartu ziren astearte goizaldean, baina, jabeak eskopeta batekin aurre egin zienean, arma batekin tiro egin zioten.

Baserriaren araketan, 13 kilo marihuana, bi arma luze, munizioa eta matrikula faltsudun zenbait motozikleta aurkitu zituzten. Hori dela eta, gizonezkoa  eta bere kolaboratzailea atxilotzea erabaki zuten, Segurtasun Sailak baieztatu duenez.

Ertzaintzak gertaera ikertzen jarraitzen du oraindik, lapurrak identifikatu eta atxilotzeko asmoz. Gainera, litekeena da marihuana landare batzuekin ihes egin izana.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Drogak albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Astigarraga Gaurko azken ordukoa