Gizartea -

Fadura

Kamerak aurkitu dituzte Getxoko kiroldegiko emakumezkoen aldagelan

Udaltzaingoak ikerketa abiatu du, gertatutakoa argitzeko. Instalazio guztiak miatu dituzte, gehiagorik ez dagoela egiaztatzeko.

Fadurako kiroldegia. EFE
Fadurako kiroldegia. EFE
Fadurako kiroldegian nesken aldageletan kamerak topatu dituzte

0:51

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Getxoko Udaltzaingoak ikerketa abiatu du, legez kanpoko grabazio kamerak aurkitu baitituzte Fadurako kiroldegiko emakumezkoen aldagelan. Atletismo eta errugbi taldeek erabiltzen dute gela hori.

Udalak azaldu duenez, kamerak "inolako baimenik gabe" jarri ditu norbaitek, eta, horrenbestez, "legez kanpokoak dira". Atzo aurkitu zituzten, aldagelan mantentze lanak egiten ari zirela.

Getxoko Kirol zerbitzuak gertatutakoaren berri eman dio Udaltzaingoari, eta poliziek ikerketa abiatu dute.

Kamerak dagoeneko kendu dituzte, eta gainerako instalazio guztiak ere miatu dituzte, gehiagorik ez zegoela egiaztatzeko.

Halakorik berriz ez gertatzeko, noizean behin instalazio guztiak arakatzea erabaki du Getxo Kirolakek.

Bestalde, Udalak aurreratu du "azken muturreraino" joango dela gertatutakoa argitzeko, eta auzitara joan lezakeela era iradoki du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Getxo berriak Bizkaia EAE albisteak Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa