Gizartea -

Iragarpena

Eguraldiaren aldaketa bortitza astebururako, eta elurra tontorretan

Elurra egingo du mendian, elur-kota ziurrenik 1.000 metrotik behera kokatuko baita igandean.

Euria Donostian. Argazkia: Efe
Euria Donostian.
Elurra noiz egingo zain

1:23

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eguraldia goitik behera aldatuko da asteburuan, garai honetarako izan ditugun tenperatura altuen ostean; izan ere, hotza eta euria iritsiko dira, eta igandean lehenengo elur-malutak ikusiko dira mendi goialdeetan.

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, aste honen zati handienean antizikloi giro egonkorra izango da. Tenperatura altuak izango dira, 20 gradu inguruko maximoekin, baina behe-lainoa iraunkorra izango da leku batzuetan. Ondorioz, tenperatura baxuak antzemango dituzte zebait lekutan.

Hala eta guztiz ere, gaurtik biharrera fronte batek Kantauriko kosta ukituko du, eta euria utz lezake, asteazken goizaldean bereziki.

Larunbatetik aurrera, aldaketa bortitza espero da, aire-masa hotz eta hezea sartuko baita. Horrek prezipitazioak utziko ditu nonahi, eta tenperatura nabarmen jaitsiko da.

Igandean, tenperaturek beheranzko joerari eutsiko diote, eta euri dezente botako du, ipar-ekialdeko haize gogorrarekin batera.

Elurra egingo du mendi goialdeetan, eta kota ziurrenik 1.000 metrotik behera jaitsiko da.

Ez dute baztertu ekaitzak izatea, eta tenperaturak ez dira 10 gradutik igoko.

Datorren astean, tenperaturak apur bat igoko dira, baina Euskalmetek aurreratu du garai honi dagozkionak izango direla.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur EAE albisteak Eguraldia argazkiak Gaurko azken ordukoa