Gizartea -

Matxura

Arazo elektriko batek metro zerbitzuari eragin dio Arizen (Basauri)

07:30 aldera, argindarraren hornidurarekin arazoa izan dute Bilboko metroan. Matxura puntako orduan gertatu da, eta bidaiariak pilatu dira zonaldeko geltokietan.

Bilboko metroa. Artxiboko irudia: EiTB
Bilboko metroa. Artxiboko irudia: EiTB
Bilboko metroa. Artxiboko irudia: EiTB

E. Lotina | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

07:30 aldera, arazo bat izan dute metroko argindarraren hornidurarekin, eta matxurak zerbitzuari eragin dio Ariz aldean (Basauri), Bilboko Metroak eitb.eus-i jakitera eman dionez.

Matxura puntako orduan gertatu da, eta, ondorioz, bidaiariak pilatu dira inguru horretako geltokietan. Trenak bost minutuan behin pasatu ohi dira normalean, eta, arazoa dela eta, zazpi minutuan behin pasatu dira goizean; hau da, tren gutxiago ibili dira.

Bilboko Metroak jakinarazi duenez, matxura konpontzeko lanean ari dira, eta datozen orduetan arazorik ez izatea espero dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauriko berriak Metro Bilbao matxura Gaurko azken orduko albistea