Gizartea -

GAUBEAKO SUTEA

24 orduko 'suhiltzaile-zerbitzu integrala' eskatu du ELAk

Gaubean atzo izandako sutearen tokira iristeko 40 minutu baino gehiago behar izan zituzten suhiltzaileek.  ELAk eta EH Bilduk Eusko Jaurlaritzaren suhiltzaileen lege proiektua salatu dute.

40 minutu baino gehiago behar izan zituzten Gasteizko suhiltzaileek Gaubeara iristen.
Ika-mika sortu da Gaubean, suhiltzaileen zerbitzua dela eta

1:42

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaubean atzo izandako suteak agerian uzten du, ELA sindikatuaren iritzian, 24 orduko  suhiltzaile-zerbitzu integral baten beharra dagoela. Gizonezko bat hil zen eta haren aita larri zauritu, etxebizitza batean piztutako sutean.

ELAk Eusko Jaurlaritzaren suhiltzaileen legearen proiektua salatu du, berriro, hutsuneak dituela eta zerbitzua integrala ez dela argudiatuta.

Igande goizaldean izan zen sutea, Gaubean. Espejokoa da gertuen dagoen suhiltzaile-parkea, baina 24 orduko zerbitzua eskaintzen ez duenez, Gasteizko suhiltzaileak joan behar izan zuten Gaubeako sua itzaltzera. 40 minutu baino gehiago behar izan zituzten deia jaso zutenetik sutearen lekura iristen.  Sindikatu abertzalearen arabera, ezinbestekoa da 24 orduko zerbitzu integrala ezartzea, halako gertakarien aurrean modu eraginkorrean erantzuteko.

EH Bildu

EH Bilduk ere ildo beretik egin ditu adierazpenak. Suteak itzaltzeko eta salbamenduetarako eskualdeko unitateen planaren berregituraketa "azkartzeko" eskatu dio koalizioak Arabako Foru Aldundiari.

Agiri batean, EH Bilduk gogora ekarri du Espejoko suhiltzaile-parkea Gaubeatik 3 kilometrora baino ez dagoela, eta atzo goizaldean sutea izan den orduan itxita zegoela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Eusko Jaurlaritza albisteak Eusko Langileen Alkartasuna Suteak Gizartea EH Bildu Bizkaia Albisteak Gaur Albisteak Suhiltzaileak azken ordukoa