Gizartea -

San Tomas

'Engraxi', Donostiako gaurko erregina

Konstituzio plazako protagonista da txerria. Eguzkiari eta giro epelari esker, milaka lagun gerturatu da azokara.

Donostia, Santo Tomas
Donostia, Santo Tomas
Giro bikaina, Donostiako San Tomas azokan

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Leitzako Arro baserrian hazitako 327 kiloko txerria da abenduaren 21 honetako, San Tomas azokako, protagonista Donostian. Konstituzio Plazako erregina da 'Engraxi' txerria. Gainerakoan, euskal baserritarren eta ekoizleen jaki goxoak eskaintzen dituzten 233 postu edo saltokiak dira jaiaren erdigune.

Txistorra da nagusi postuetan, 54tan txerriki goxo hori saldu baitute; 16tan, taloa, eta beste hainbeste dira gozogintzari eta gaztagintzari eskainita.

Gipuzkoa, Sarriegi, Konstituzio eta Okendo plazetan eta Elkano eta Txurruka kaleetan paratu dituzte postuak.

Landa sektoreari eta euskal kulturari eskainitako ekitaldi ugari ere badira, besteak beste, kontzertuak, haurrentzako tailerrak eta hainbat lehiaketa (txistor, ezti, txorimalo eta fruta eta barazki lehiaketak, esaterako).

Zirkulazioa eta hondakinak

Azoka dela eta, hiriko autobus batzuen ibilbidea aldatu eta Gipuzkoa plazako geltokiak kendu dituzte. Dena dela, garraio publikoa erabilita, jai-giroaren erdigunera (Boulevard) hurbildu ahal dute bizilagun eta bisitariak.

Horrez gain, eta San Tomas jasangarriagoa egin nahian, 45.000 edalontzi berrerabilgarri banatu dituzte postuetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako informazioa San Tomas Jaia Gipuzkoako albisteak Gabonak argazkiak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Azokak