Gizartea -

Bilbo

Yolanda Gonzalez izena jarriko diote Bilboko plaza bati

Hain zuzen ere, Deustuko Erriberako plaza batek izango du Batallon Vasco Español talde eskuindarrak hildako gaztearen izena.

Yolanda Gonzalezi Madrilen egindako omenaldi bat. EFE
Yolanda Gonzalezi Madrilen egindako omenaldi bat. EFE
Yolanda Gonzalezi Madrilen egindako omenaldi bat. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Maria Aburto Bilboko alkateak konpromisoa hartu du plaza bati Yolanda Gonzalez Martin izena emateko, Batallon Vasco Español (BVE) talde terrorista eskuindarrak 1980an hildako gazte horren omenez. Hain zuzen ere, Deustuko Erriberako plaza bati jarriko diote deitura.

Yolanda Gonzalezek 19 urte zituen eta Lanbide Heziketako ikaslea zen Madrilen, BVEk bahitu eta hil zuenean.

Eneko Arranz Deustuko Erriberako auzokideak hitza hartu du Udalbatzan, eta plaza bati Yolanda Gonzalez izena ematea eskatu du, eta alkateak hori egiteko konpromisoa hartu du.

Talde politiko guztiek (EAJ, PSE, EH Bildu, PP, Udalberri eta Ganemos) babestu dute proposamena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilboko albisteak Gaurko albisteak Bizkaia EAE Albisteak Terrorismoaren Biktimak Ultraeskuineko alderdi politikoak