Gizartea -

Gertakaria

Gizonezko batek Gasteizko ikastetxe bateko umeei eraso egin die kalean

Irakasleak lagunduta, Florida zinemetara zihoazela, gizonezkoak neska-mutilen aurka egin du ezustean.

RADIO EUSKADI | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, zenbait umeri eraso egitea egotzita, Radio Euskadik jakinarazi duenez.

Gertakariak Prado kalean jazo dira, Gasteizko ikastetxe bateko ikasleak Florida zinemetara zihoazela, eskolaz kanpoko jardunaldietan. Irakasleak lagunduta, zebrabide bat igarotzen hasi dira eta une horretan gizonezkoak umeen aurka egin du.

Udaltzaingoaren patruilak bertaratu direnean, udaltzainei ere eraso egin die. Atxilotuta eraman dute. Gutxienez lau neska-mutilek jasan dituzte kolpeak. Datozen orduetan jarriko dituzte salaketak.  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala albisteak Gasteiz berriak Albisteak