Gizartea -

Zirkulazioa

Bi pertsona hil eta beste bi zauritu dira auto-istripu batean, Irunen

Bi ibilgailuk aurrez aurre egin dute talka, eta ibilgailuetakobatean harrapatuta geratu diren bi lagunak dira hildakoak, 75 eta 71 urtekoak. Auto horretan zihoan 3 urteko haur bat ere zauritu da.

Bi pertsona hil dira Irunen izandako auto-istripu batean

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona hil dira bi autok aurrez aurre izan duten talka batean, GI-636-U errepidean, Irunen (Gipuzkoa), Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 09:15 aldera gertatu da, Suhiltzaileen biribilgunetik gertu, eta Cintroen Xsara bat eta Volkswagen Golf bat dira elkar jo dutenak.

Ezbeharrean ibilgailuetako batean harrapatuta geratu diren bi lagunak hil dira, 75 urteko gizonezkoa eta 71 urteko emakumea. Beste bi pertsona zaurituta eraman dituzte Donostia Ospitalera, tartean hildakoen zihoan 3 urteko haurra. Gainerako zauritua 32 urteko gizonezkoa da, beste autoko gidaria.

Larrialdi zerbitzuak, Ertzaintza eta Suhiltzaileak bertaratu dira istripua gertatu den lekuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak gaur Trafikoa Gaurko albisteak Gipuzkoa Irun argazkiak Gaurko azken orduko albistea