Gizartea -

Ezbeharra

Pertsona bat hil da Galdakaon, sute baten eraginez

Oñatin beste sute bat izan da, eta horren ondorioz bi pertsona ospitalera eraman behar izan dituzte kea arnasteagatik.

Agentziak | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

79 urteko gizonezko bat hil da gaur arratsaldean Galdakaon,  larunbat honetako zortzi eta erdiak aldera etxebizitza batean jazo den sute baten ondorioz.

Suteak ke handia eragin du, eta suhiltzaileak bertaratu direnean eta hilda topatu dute biktima.

Galdakaoko Aranzelai kaleko bederatzigarren zenbakian izan da ezbeharra. Etxeko beste bizilagunak kalera aterarazi dituzte.

Epailearen esku geratu da auzia, eta suhiltzaileak ere ikertzen ari dira nola eta zergatik gertatu den sutea.

Baserri batean sutea, Oñatin

Oñatiko Olabarrieta auzoko baserri batean (tximinian, hain zuzen ere) sua piztu da arratsaldeko 19:30ak bueltan, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Sutea ez da handia izan, baina ke handia sortu du eta 51 eta 71 urteko bi gizonezko Arrasateko ospitalera eraman dituzte bertan artatzeko, kea arnastu baitute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Galdakao Suteak bideoak Gizartea Oñati bideoak Gaurko azken ordukoa