Gizartea -

Zirkulazio-istripua

Hiru istripu izan dira Nafarroan, orkatzak harrapatuta

Hiru zirkulazio-istripu izan dira bart gauean Arren, Fiteron eta Vianan. Istripuak orkatzen harrapaketengatik gertatu dira.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru zirkulazio-istripu izan dira bart gauean Arren, Fiteron eta Vianan. Istripuak orkatzen harrapaketengatik gertatu dira.

Istripuetan ez da zauriturik izan, eta kalte materialak baino ez dira egon, Nafarroako Gobernuak prentsa-oharrean azaldu duenez.

Foruzaingoak gogoratu duenez, 2014ko araudiaren moldaketaren ostean, gidaria da ezbeharraren azken erantzulea eta arrisku orotarako asegurua izan ezean, kalte guztiei aurre egin beharko die.

Hori dela eta, Foruzaingoak aseguru polizan ehiza-animalien harrapaketengatik arrisku-estaldura izatea gomendatzen du; adibidez, beira edo txingorrarekin egiten den moduan.

Era berean, Foruzaingoak 112-SOS Nafarroara deitzeko gomendatzen du mota honetako istripuak izatekotan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak gaur Trafikoa Gaurko albisteak Nafarroan Animaliak Ehiza