Gizartea -

BANDERA URDINAK

Uribarri Ganboako hareatzek bandera urdina lortu dute lehenbizikoz

Araba bandera urdinen zerrendan izango da aurten, lehenengo aldiz. Bizkaiko hondartzetan hiru bandera izango dira eta Gipuzkoakoetan aldiz, ez da banderarik izango.

Uribarri Ganboako urtegia. Argazkia: Jokin Zurutuza
Uribarri Ganboako urtegia. Argazkia: Jokin Zurutuza
Uribarri Ganboako urtegia. Argazkia: Jokin Zurutuza

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Araba, lehenengo aldiz, hareatzetako bandera urdinen zerrendan agertzen da. Foru Aldundiak egindako lanaren ondorioz, Uribarri Ganboa urtegiko hareatzaren hiru zonaldek lortu dute ikur urdina: Barrundiak, El Burgok eta Arratzu-Ubarrundiak hain zuzen.

Bizkaian aldiz, guztira, hiru hondartzek lortu dute bandera hau: Eako hondartzak eta, Getxoko Arrigunaga eta Ereaga hondartzek  .

Bandera urdin hau lortzeko, hainbat gauza hartzen dituzte kontuan, tartean, hareatzetako edo hondartzetako ingurugiroaren kalitate maila. Baina, honetaz gain, hautagaitza aurkeztea ere derrigorrezkoa da eta, Gipuzkoako hondartza batek ere ez du hautagaitza aurkeztu.

Ingurugiro hezkuntzaren elkartetik esan dutenaren arabera, Euskadik bandera urdin gehiago izan ditzake eta, helburu hori lortzeko egin beharreko guztia egiteko prest daudela gaineratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo berriak Albisteak Araba Euskal herriko hondartzak mapa Gizartea Eguneko albisteak Ingurumena azken ordukoa Arrigunaga hondartza azken ordukoa Gorbeialdea albisteak Ereaga hondartza azken ordukoa