Gizartea -

Zaborren kudeaketa

Madrilek ez dio erraustegiaz galdeketa egiteko baimena eman Usurbili

Espainiako Gobernuak uste du hondakinak errausteari buruzko erabakia ez dagokiola soilik Udalari; beraz, baimenik ez ematea erabaki du.

Organikoen atez ateko bilketa, Usurbilen. Argazkia: EITB
Organikoen atez ateko bilketa, Usurbilen.
Organikoen atez ateko bilketa, Usurbilen. Argazkia: EITB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak ez dio baimena eman Usurbilgo Udalari herriko hondakinak errausteari buruz egin behar zuen galdeketarako.

Udalak Usurbilgo herritarrei egin behar zien galdera hau zen: "Usurbilgo hondakinak tratatzeko, erraustea egoki iruditzen al zaizu?".

Herritarrek herri-kontsulta eskatzeko eskubidea dute, baina Espainiako Gobernuak uste du eskaerak ez dituela hainbat baldintza betetzen.

Hala, kontsultaren gaiak udal mailakoa izan behar duela azpimarratu du, baina kasu honetan ez dela horrela.

Izan ere, Espainiako Gobernuak gogorarazi du eskumena ez dela udalena zuzenean, 2007tik Hondakinen Partzuergoari eta Aldundiari dagokielako gaia. Hori dela eta, galdera udal mailatik haragokoa dela uste du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa EAE Usurbil