Gizartea -

SUTEA

Isuri kimiko txiki bat eragin du Deban izandako sute batek

Atzo izan zen sutea, Arzabal industrialdeko kromatu enpresa batean. Lehen informazioen arabera, isuriak "ez du aparteko ondoriorik eragin".

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Isuri kimiko txiki bat eragin zuen atzo iluntzean Deban izandako suteak. Kromatu enpresa batean piztu zen sua, 22:45 inguruan, eta Gipuzkoako Suhiltzaileek jakitera eman dutenez, isuriak "ez du aparteko ondoriorik eragin".

Arzabal industrialdeko enpresa batean gertatu zen sutea. Lantegian bertan ere ez zuen kalte handirik eragin suak, lehen informazioaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak albisteak Albisteak Gaur Deba albisteak Eguneko albisteak