Gizartea -

Gertakaria

Mutiko bat zauritu da Ermuan, ikastolako teilatutik behera erorita

Umea ospitalean dago. Gertakariak igandean jazo ziren, ikastetxea itxita zegoela.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

13 urteko mutiko bat zauritu zen atzo Ermuan, Anaitasuna ikastola publikoko teilatutik behera erorita, Udaltzaingoak gaur jakinarazi duenez.

Igandea zenez, ikastetxea itxita zegoen, baina umeak hezia igaro zuen eta teilatura igo zen. Teilatutik zebilela, ikastolako patiora erori zen.

Herritar batek ohartarazita, Udaltzaingoa ikastolara bertaratu zen eta mutikoa lurrean topatu zuen.

Osasun zerbitzuetako langileek Donostiako Ospitalera eraman zuten, eta bertan jarraitzen du.

Ezbeharraren unean bizkarra minduta zuen, eta buruan, kolpe handia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ermua albisteak Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa