Gizartea -

Murtzian

Gizonezko bat atxilotu dute emakume bat terraza batetik botatzeagatik

Emakumezkoak tratu txarrengatik salaketa aurkeztuta zuen, eta hura babesteko agindua zuen joan den martxotik. Biktimak ospitaleratuta jarraitzen du, oso larri.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vega Plaza de Molina de Segura merkataritza-guneko terraza batetik behera atzo emakumezko bat ustez bota duen gizonezkoa atxilotu dute larunbat honetan Murtzian, Polizia Nazionaleko agenteek jakitera eman dutenez.

Molinako polizia-etxeko agenteek egin dute atxiloketa eta dagokien izapideak eginda, astelehen honetan eramango dute epailearen aurrera.

Biktima, 41 urteko Molina de Segurako auzokidea, ospitaleratuta dago, oso larri, Virgen de la Arrixaca Ospitalean. Larrialdietarako Zerbitzuek eta Estatuko Segurtasun Indarrek adierazi dutenez, erasotzaileak errieta izan zuen biktimarekin eta, geroago, merkataritza-gune horretako lehen solairuko terraza batetik bota zuen.

Emakumezkoak tratu txarrengatik salaketa aurkeztuta zuen, eta hura babesteko agindua zuen joan den martxotik. Erasotzaileak agindua urratu zuen atzo.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxistaren biktimak Albisteak