Gizartea -

Nafarroa

Txirrindulari batek 75 urteko emakume bat harrapatu du Iruñean

Biak lurrera erori ostean, txirrindulariak (hori ere emakumezkoa) alde egin du.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

75 urteko emakume bat zauritu da Iruñeko Alde Zaharrean, txirrindulari batek harrapatuta. Txirrinduan zihoan emakumezkoak alde egin du bestea jo eta biak lurrera erori ostean, Udaltzaingoak jakitera eman duenez.

Azken orduotan, 11 zirkulazio-istripu artatu dituzte Nafarroako hiriburuan, eta bart pertsona bat atxilotu dute, hura aurkitzeko eta espetxeratzeko agindua baitzegoen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Albisteak Nafarroa Eguneko albisteak