Gizartea -

ATXILOKETA

Gizon bat atxilotu dute Tuteran, ordaindu gabe joaten saiatu ostean

11 pertsonako talde batek kontsumitutakoa ordaindu gabe alde egin nahi zuen, 600 bat euro ordaindu gabe, eta erreserba egin zuen pertsonak mehatxu egin zien arma zuri batez bertako langileei.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak Fontellasko 58 urteko gizonezko bat atxilotu du Tuterako hotel bateko langileei arma zuri batez heriotza mehatxuak egitea eta ordaindu gabe alde egiten saiatzea leporatuta, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.

Hoteleko langileek Foruzaingoa ohartarazi zuten, 11 pertsonako talde bat 600 euroko faktura bat ordaindu gabe alde egiten saiatzen ari zelako.

Agenteak bertaratutakoan, erreserba egin zuen pertsona bere onetik aterata zegoela eta hainbat langileri labana batekin heriotza mehatxua egin ziela salatu zuten langileek.

Horren aurrean, foruzainek identifikatu eta atxilotu egin zuten susmagarria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Tutera Delituak azken ordukoa Gaurko azken orduko albistea