Gizartea -

ZIGORRA

Athletic B-ko bost zaleri 4.000na euroko isuna jartzea proposatu dute

Kiroleko Indarkeriaren kontrako Estatuko Batzordearen arabera, jarraitzaile zuri-gorriek, iazko abenduan, San Mames atarian, Real Zaragozako zaleei eraso egin zieten.

ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Athletic B-ko bost jarraitzaileri 4.000na euroko isuna jartzea proposatu du Kirolean Indarkeriaren, Arrazakeriaren, Xenofobiaren eta Intolerantziaren aurkako Estatuko Batzorde Iraunkorrak. Elkarte horren arabera, iazko abenduan, Athletic Club B - Real Zaragoza Bigarren Mailako partidaren ostean, jarraitzaile zuri-gorriek eraso egin zieten zale zaragozarrei.

Isuna jartzeaz gain, 12 hilabetez kirolguneetara sartzeko debekua ezartzea ere proposatu du Indarkeriaren aurkako Batzordeak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Athletic Kirolak Bilboko albisteak San Mames bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak