Gizartea -

Araudi berria

Suhiltzaileak 25 minututan iritsiko dira Arabako ia toki guztietara

Diputazioak dio proiektu berriak suhiltzaileak Arabako lurraldearen % 98ra 20-25 minutuko epean iristea ahalbidetuko duela.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako lurraldearen % 98ak suhiltzaileen zerbitzua 20 edo 25 minututan izatea bermatuko du egitasmo berriak, Pilar Garcia de Salazar ahaldun nagusiordeak eta Garapen Ekonomikorako eta Lurralde Orekarako diputatuak.

Garcia de Salazarrek agerraldia egin du Batzar Nagusietan, Arabako Suhiltzaileen Erakunde Autonomoa sortzeko proiektuari buruzko xehetasunak emateko. Suhiltzaileen Planaren baitako egitasmorik “garrantzitsuena” dela azpimarratu du.

Proiektu horrek suhiltzaileak 20 edo 25 minututan Arabako edozein tokira heltzea ahalbidetuko duela esan du. “Iruña Okatik epe hori betetzen da”, adierazi du.

Hala ere, aitortu du “Arabako azken punturaino” 20-25 minututan iristea bermatu ezingo dutela.

Horrez gain, kilometro karratu bakoitzeko suhiltzaileen ratioa Araban egokia izango dela adierazi du.

Bestalde, Iruña Okan suhiltzaileen parke nagusia eraikitzeko lizitazioa hilabete barru egingo dela iragarri du. 2016an 8,4 milioi euro erabiliko dituzte; 2017an, 10,8 milioi euro baino gehiago; 2018an, 11 milioi euro inguru; eta 2019an, beste horrenbeste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gizartea albisteak Gasteiz berriak Gaurko azken ordukoa Suhiltzaileak albisteak