Gizartea -

Indarkeria matxista

Kartzelatu egin dute Algortako sexu erasoaren ustezko egilea

Emakumezkoa Gurutzetako Ospitalean artatu behar izan zuten.

Abuztuan Getxon sexu erasoen aurka egindako manifestazio bat. EiTB
Abuztuan Getxon sexu erasoen aurka egindako manifestazio bat. EiTB
Abuztuan Getxon sexu erasoen aurka egindako manifestazio bat. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igandean Algortan (Getxo) izandako sexu erasoaren ustezko egilea, 19 urteko mutil bat, kartzelatu egin dute astearte honetan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Antza denez, erasotzaileak jarraitu egin zuen biktima, Algortako metro geltokitik haren etxebizitzaren aparkalekura, eta bertan egin zion sexu erasoa. Gainera, kolpeak eman zizkion aurpegian.

Emakumezkoa Gurutzetako Ospitalean artatu behar izan zuten. Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen, eta atzo atzeman zuen gaztea. Gaur utzi dute epailearen esku, eta horrek espetxeratzea agindu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak gaur Getxo bideoak Bizkaiko albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Albisteak