Gizartea -

Hondartza-denboradia

Donostiak kontsigna-zerbitzuarekin abiatu du hondartza-denboraldia

Kontsigna zerbitzuko armairuak erabili ahal izateko, 5 euroko bermea jarri beharko da aurrez.

Donostiako hondartzetan martxan jarritako kontsigna-zerbitzua. Argazkia: Donostiako Udala
Donostiako hondartzetan martxan jarritako kontsigna-zerbitzua. Argazkia: Donostiako Udala
Donostiako hondartzetan martxan jarritako kontsigna-zerbitzua. Argazkia: Donostiako Udala

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako hondartzek ohiko zerbitzu eta ekipamenduekin ekin diote aurtengo denboraldiari. Aurtengo berritasunetako bat armairu txiki batzuk jarri izana dugu, eta zaindegi modura, ordulariak, mugikorrak, giltzak eta beste tresna txiki batzuk uzteko aukera ematen digute, itsasoan bainu bat hartzen dugun bitartean.

Miguel Angel Diezek, hondartzez arduratzen den zinegotziak, adierazi duenez, "armairu horien funtzionamendua erraza dela: aldagela kolektiboen harrera mahaietan, eta aurrez 5 euroko bermea jarrita, eskumuturreko giltza bat eskuratuko dugu armairu horietako bat erabili ahal izateko. Eskumuturrekoa itzultzean, 5 euroko bermea itzuliko digute, eta beraz, doako zerbitzua izango da".

Gainerako zerbitzuei dagokienez, bi eperen buruan egongo dira eskuragarri: batetik, ekaineko lehen hamabostaldia eta iraileko azkenekoan oinarrizko zerbitzuak bakarrik ibiliko dira, hala nola dutxak, paperontziak, sorosleak, aldagelak, armairuak, tabernak... Bestetik, ekainaren 15etik irailaren 15era, hondartzek beren zerbitzu guztiak izango dituzte erabilgarri, besteak beste, eguzki oihalak, itzalkinak, aulkiak, etzaulkiak eta gabarroiak.

Salbamendua eta Sorospena

Ekainaren 1etik irailaren 30era da, 10:00etatik 20:00etara goi denboraldian, eta 10:30etik 19:30era ekainaren lehen hamabostaldian eta iraileko azkenekoan. Guztira, Gurutze Gorriko 24 sorosle arduratuko dira hondartzak zaintzeaz, eta horietatik 7 Kontxan egongo dira, 6 Ondarretan eta 11 Zurriolan.

Hondartza bakoitzean eta uhartean lehen larrialdietarako botika kutxa bat dago, desfibriladore eta abarrekin. Zurriola hondartzan Gurutze Gorriaren asistentzia etxola osagarri bat dago mendebaldean, hondartza horretako botika kutxa inguru horretatik urrun samar geratzen delako.

Gurutze Gorriak, eskatzen duten guztiei, haurrentzako identifikazio eskumuturreko batzuk banatuko dizkie, eta bertan, izenak eta harremanetarako telefonoa idatziko dira, galduz gero.

Zurriola hondartzan, halaber, pasealekuan Udaltzainen ibilgailu bat egongo da, salaketak zuzenean izapidetu ahal izan daitezen

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala albisteak Donostiako azken albisteak Euskal Kostaldea Gizartea Eguneko albisteak