Gizartea -

Neurri berria

Indautxun taberna gehiagorik ez irekitzeko tramiteak abiatu dituzte

Ondorengo kaleei eragiten die: Ledesma, Garcia Rivero Maisua, Iparraguirre kaleko zenbait gune, Mazarredo Zumarkalea eta Poza Lizentziatua.

Ledesma kaleko taberna bat. Argazkia: EiTB
Ledesma kaleko taberna bat. Argazkia: EiTB
Ledesma kaleko taberna bat. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Indautxun taberna gehiagorik ez irekitzeko tramiteak abiatu ditu Bilboko Udalak. Hartu duen neurri horrek, honako kale hauetan aurkitzen diren ostalaritza zerbitzuei eragingo die: Ledesma, Garcia Rivero Maisua, Iparraguirre kaleko zenbait gune, Mazarredo Zumarkalea eta Poza Lizentziatua.

Neurria, horietako zenbait gunek “espazio guztia bete” dutela dioen txostena egin ostean hartu dute, Bilboko Udalak esan duenez.

Proposamena aurrera eraman ahal izateko, lehenbizi Gobernu Batzarrak onartu beharko du, eta, urtearen bukaeran, Bilboko Udalbatzak.

Aurretik, Udal Gobernuak antzeko neurria hartu zuen Bilboko Alde Zaharrean, eta, urtebetean ez zutela lizentziarik emango esan zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gizartea bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Ostalaritza Euskadin